Poesia
San Joan Gurutzekoaren obra osoa, euskaraz
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Idazlanak Luis Baraiazarra poetak itzuli ditu, eta Gontzal Mendibilek horietako 13 musikatu egin ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Baraizarra poetak San Joan Gurutzekoaren obra osoa euskarara itzuli du eta Euskaltzaindiak haren idazlan guztiak liburu batean argitaratu ditu. Halaber, Gontzal Mendibilek 13 poema musikatu egin ditu.
Liburua eta diskoa gaur goizean aurkeztu dituzte Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eta han izan dira Baraiazarra, Mendibil eta Andres Urrutia euskaltzainburua, bestek beste.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua ere han izan da eta San Joan Gurutzekoaren obra euskaraz jasotzea "gure ondarea aberasteko modu izugarria" dela azpimarratu du.
"Gure kultura txiki honek izan du kulturaren eta ondarearen ezagutzan bidelagun talde bat, eta esango nuke horiek abeslariak izan direla. Seguruenik euskaldun askok Etxapareri, Lizardiri, Lauaxetari eta beste hainbat idazleri buruz dakiguna ez genukeen jakingo tartean kantariak izan ez balira", erantsi du.