Itxi

Urtarrilak 24-30

Urtarrila, Baztan eta nobela beltza, berriz bat (H)ilbeltzan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Euskal Nobela Beltzaren Astea ohi bezala ospatu nahi dute Baztanen 2022ko ilbeltzaren, urtarrilaren, 24tik 30era.

Urtarrilaren 24tik 30era izango da "(H)ilbeltza"

(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Baztango Asteak zortzigarren edizioa ospatuko du ilbeltzaren, urtarrilaren, 24tik 30era, betiko formatuan, eta egitarau oparoa prestatu dute dagoeneko antolatzaileek.

Hasteko, hilaren 24an (H)ilbeltza bekaren laugarren edizioaren irabazleak, Koldo Bigurik, "Agur, maitea, ikusi arte" Massimo Carlottoren eleberri beltzaren itzulpena aurkeztuko du Arizkungo Medikuaren Etxean.

Urtarrilaren 26an, "Euskal Gaizkileak" podcastaren saio bat zuzenduko du Beñat Hachek Anizko Mendiarte elkartean, eta hilaren 28an Ainize Madariagak "Maga Andurain abentuaren gurpilean" solasaldia zuzenduko du.

Biharamunean, larunbatarekin, 11etan "Hondar ahoak" telesailari buruzko mahai inguruan parte hartuko dute Marian Fernandez ekoizleak eta Koldo Almandoz zuzendariak Elizondon; 14:00etan bazkaria egongo da Erratzuko elkartean; eta bazkaldu eta gero Itxaro Bordak "Euri zitalari esker" liburua aurkeztuko du eta "Susmagarrien gaua" jolasa egingo dute.

Bukatzeko, urtarrilaren 30ean "Lubakietako oroiminak" eta "Frankenstein agurgarria" ikuskizunak izango dira, azken hori Petti eta Ana Galarragaren eskutik.