Itxi

AlhondigaBilbaon

Abian da 'Ezkutuko hitzak', Gutun Zuriaren bosgarren edizioa

Erredakzioa

AEB da herrialde gonbidatua eta besteak beste, Bill Keller, Philip Gourevitch, Chuck Palahniuk, Bill Keller, William Gibson, Bernardo Atxaga eta John Verdon izango dira Bilboko jaialdian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Apirilaren 19a bitartean egingo dute Gutun Zuriaren bosgarren edizioa. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdian AEBetako kazetaritza eta literatura izango dira protagonista nagusiak eta izen handiko gonbidatuak egongo dira AlhondigaBilbaoko topaketetan.

Apirilaren 19an Iñaki Gabilondok Bill Keller elkarrizketatuko du. Keller The New York Times egunkariko editoreburua izan zen eta 1989an Pulitzer saria eman zioten. Horien atzetik Chuck Palahniukek hartuko du Alondegiko agertokia Javier Calvorekin batera.

Nazioarteko politikari buruz hitz egiteko, Philip Gourevitch izango da Bilbon. Ruandako genozidioa ikertzeagatik da ezagun, eta Rosa María Calaf eta Inocencio Ariasekin arituko da, apirilaren 20an. Egun horretan John Verdon eta Paul Holdengräber AEBetako literaturari buruz mintzatuko dira.

Larunbatean, apirilak 21, Hans Magnus Enzensberger kultura kritikari zorrotzaren txanda izango da. Anton Zeilingerrekin batera igoko da Gutun Zuriko agertokira. Egun horretako beste protagonista nagusiak, William Gibson idazleak, AEBetako literaturaz hitz egingo du Rodrigo Fresanekin batera. Horren ostean irakurleekin topaketa bat gauzatuko du.

Gutun Zuriaren bosgarren edizioaren azken jardunaldia igandean egingo dute, apirilaren 22an. Egun horretan, Tahar Ben Jelloun eta Lina Ben Mhenni Ana Aizpirirekin taularatuko dira arabiar udaberriari buruz gogoeta egiteko. Bernardo Atxagak Angels Barcelorekin lehenengo eta irakurleekin gero egingo duen parte hartzearekin agurtuko da jaialdia.

Aurtengo edizioko programazioa betetzeko, autoreen liburu sinadurak, bertso saio bat eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Bideoak (1)