Sariak
Gazteak literaturara erakartzeko bidea, Azkue sariekin
Maialen Akizu urretxuarra olerki alorrean saridun eta baita narrazio alorrean ere, berarentzat izan dira 15 eta 18 urte bitartekoentzako Azkue Sariak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gaur banatu dituzte 2011 urteko Azkue Literatur sariak. Euskal Herri osoko 150 literatura lan aurkeztu dituzte, idazle gazteei zuzendutako sari hauetara.
Maialen Akizu urretxuarra olerki alorrean saridun eta baita narrazio alorrean ere, berarentzat izan dira 15 eta 18 urte bitartekoentzako Azkue Sariak.
Oraingoan ere saridunen artean neskak nagusi, bai narrazioetan eta baita poesian ere. Euskal Herri osoko lanak aurkeztu dira Resurrecion Maria de Azkue literatur sarietara, idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortutako sarietara.
Euskal literaturaren geroa ez ezik hizkuntzaren sustatzaile ere izan behar direla gogoratu die Euskaltzain buruak etorkizuneko idazleei, horretarako gomendio nagusi bat.