28 de marzo - 1 de abril
Adan Kovacsics eta Anjel Lertxundi, Gutun Zuria irekitzeko
N. V. | EITB Media
Letren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa gaur, astelehenarekin, hasiko da Idatzi-Editatu-Irakurri lelopean.
Gutun Zuria Letren Bilboko Nazioarteko Jaialdiak hamabosgarren edizioa abiatuko du gaur, martxoak 28. Aurten, hogeita hamar bat idazle jardungo dira topaketa honetan, hala nola Manuel Rivas, Gonçalo Tavares, Leire Bilbao, Eider Rodriguez, Anjel Lertxundi eta Adan Kovacsics.
Lertxundik, hain zuzen ere, BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko saria jaso zuen jaialdia hasi aurretxoan (beste saira Cristina Rivera Garza mexikar egilearentzat izan zen), eta lehen jardunaldiko protagonista izango da martxoaren 28an, asteartearekin, Adan Kovacsics txiletar idazle eta itzultzailearekin batera.
Hilaren 29an, topaketa nagusia Manuel Rivas galiziarrak eta Gonçalo Tavares portugaldarrak egingo dute; martxoaren 30ean Uxue Apaolazaren eta Irene Pujadas katalanaren arteko elkarrizketa izango da; martxoaren 31n Juan Pablo Villalobosek ete Elvira Navarrok hizpide hartuko dute etorkin taldeen iritsierek hiriak eta mundua nola aldatzen dituzten; eta apirilaren 1ean Bob Popek Alba Carballal galiziar idazle eta arkitektoarekin hitz egingo du.
Aurtengo edizioaren ardatza idazketa, edizioa eta irakurketa prozesu bereko osagaia direla erakustea izango da, eta, idazleekiko topaketak ez ezik, ikastaroak, ikus-entzunezko ikuskizun bat, eskola umeentzako jarduerak, aurkezpenak eta Desoiderata Mama Crearen instalazioa ere antolatu dituzte.