Irakurketa kolektiboak
Errezitaldiak munduko 100 hiri baino gehiagotan, Ciudad Juarezen alde
Erredakzioa
Euskadin ere oihartzuna izango du 'Escritores por Ciudad Juarez' ekimenak. EITBko Multibox aretoan irakurketa kolektiboa egingo dute, eta eitb-com-ek zuzenean eskainiko du.
Larunbat honetan, irailak 1, 'Escritores por Ciudad Juarez' ekimenarekin bat egingo dute munduko 144 hiri eta udalerrik, eta irakurketa kolektiboak egingo dituzte Mexikoko Ciudad Juarez hiriaren alde.
Euskadin ere oihartzuna izango du proposamenak, besteak beste, Gasteizen, Barakaldon eta Bilbon errezitaldiak egingo baitira egunean zehar.
Bilboko hitzordua EITBko Multibox aretoan izango da, 19:30ean. Besteak beste, Mariasun Landa, Kepa Murua eta Alex Oviedo izango dira bertan, eta, emanaldia, zuzenean jarraitu ahal izango da, eitb.com-en.
Literatura, indarkeriaren kontra
2011ko irailean jarri zuten martxan Mexikoko hiri horretako hainbat gaztek 'Encuentro de Escritores en Ciudad Juarez' ekimena.
Hitza gehien behar duten tokira literatura eramatea zuen ekimenak helburu, izuak hartutako espazio publikoak berreskuratzeko. ''Armen hizkuntza nagusi den tokian'' elkarbizitza bultzatu nahi zuten, literatura baliatuz.
Urtebete geroago, planeta osora zabaldu dute ekimena, eta munduko 144 hiri eta udalerritan deitu dute bigarren edizioa; oraingoan 'Encuentro de Escritores por Ciudad Juárez' lelopean.