Itxi

Saria

Gipuzkoako liburu dendek Goiatz Labandibarren eta Mario Calabresiren liburuak saritu dituzte

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak "Zoo" eta "Salir de noche" liburuei emango dizkie Zilarrezko Euskadi sariak, eta komikien eta álbum ilustratuen atalean "Artxipelagoa" lana goraipatu du.

Goiatz Labandibar "Zoo"ren idazlea

Gipuzkoako Liburu Denden Elkarteak Salir de la noche Mario Calabresi italiar kazetari eta idazlearen eleberria, gaztelaniazko narratiba atalean, eta Zoo Goiatz Labandibarren liburua, euskarazko narratiba atalean, saritu ditu Zilarrezko Euskadi sariekin.

Salir de la noche saiakera ausarta da, epaiaren arabera, "tragedia pertsonalari eta 70eko hamarkadan biolentziak eta terrorismoak jotako Italiaren egoera soziopolitkoari heltzeko"

Zoo, bestalde, "kanpinen, fenomeno soziologiko horren, soziologia dibertigarria da".

Komikiaren eta álbum ilustratuaren atalean, Zilarrezko Euskadi sariaren irabazlea Artxipelagoa lana izan da, Xabier eta Martin Etxeberria (gidoia), Alex Savi (ilustrazioak) eta Sergio Sedyasa (kolorea) egileena.

Artxipelagoa EITB Podkast plataformako podkastaren komikirako egokitzapena da.

Liburu Dendetako arduradunen ustez merezi baino oihartzun txikiagoa izan duten "bitxiak" ikusarazteko helburua dute sari hauek.

Urriaren 30ean banatuko dituzte sariok, Donostiako Alde Zaharreko Elkar dendan.