'Los enamoramientos' obragatik
Javier Mariasek Narratiba saria ukatu du 'kontsekuente izateagatik'
Erredakzioa
Madrilgo idazleak betidanik esan du ez zuela inoiz Estatu mailako saririk onartuko. Mariasek prentsaurrekoa eskaini du erabakiaren arrazoiak azaltzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Javier Marias idazleak “Los enamoramientos” liburuagatik Narratiba Sari Nazionala jaso behar zuen, baina ez duela egingo jakinarazi du. “Kontsekuente izan behar dut nire buruarekin”, argudiatu du.
“Nolabaiteko lotsagabekeria izango litzateke sari hau onartzea”, esan du idazleak prentsarekin eginiko agerraldi batean.
Sariaren izendapena gaur eman dute, eta ordu batzuk geroago saria ukatu duela jakinarazi du idazle madrildarrak.
Esker ona
Mariasek epaimahaiaren “zintzotasuna eta eskuzabaltasuna” eskertu du, “baina Kultura Ministerioak emandako sari ofizial bat izanik, ezinezkoa izango litzaidake hura onartzea”, azaldu du.
Mariasek Los enamoramientos eleberriagatik irabazi du 20.000 euroko saria. Golardo honek 2011an gaztelaniaz edo beste hiru hizkuntza ofizialetan idatzitako narratibako eleberririk onena saritu ohi du.
Madrilgo idazleak betidanik esan du ez zuela inoiz Estatu mailako saririk onartuko. Mariasek prentsaurrekoa eskaini du erabakiaren arrazoiak azaltzeko.