Itxi

Jaialdia

Diana Krall, 48. Heineken Jazzaldian

Uztailaren 24tik 28ra bitartean ospatuko dute eta hauek izango dira, besteak beste: Pharoah Sanders, Dave Douglas, Steve Swallow, Steps Ahead, Hiromi, Youn Sun Nah eta Gregory Porter.

Diana Krall eta Elvis Costello. Grammy 2011 sarietan. Argazkia: EFE

Heineken Jazzaldiaren 48. edizioa 2013ko uztailaren 24tik 28ra bitartean izango da eta izen handiko zenbait artista ekarriko dizkigu, besteak beste, Diana Krall, Pharoah Sanders, Dave Douglas, Steve Swallow, Steps Ahead, Hiromi, Youn Sun Nah eta Gregory Porter dira aurrerago osatuko den programaren lehenengo izen garrantzitsuak.

Esaterako, laster konfirmatuko eta jakinaraziko da Masada Marathonean John Zorn saxofoi-jotzailearekin joko duten taldeen eta artisten zerrenda.

Jazzaldiak izen handiko artisten eta askotariko estiloen aldeko apustua egingo du berriz ere. Hitzorduan izango dira Diana Krall diva eta Pharoah Sanders historikoa, baita bidea irekitzen ari diren Gregory Porter eta Youn Sun Nah abeslariak, eta eskarmentu handidun Dave Douglas, Steve Swallow eta Steps Ahead artistak, beti freskura ekartzen duen Hiromi japoniarrarekin.

Diana Krallen kontzertua uztailaren 28an izango da, baita Hiromi piano-jotzailearen eta Youn Sun Nah abeslariaren emanaldiak ere. Uztailaren 25ean Steve Swallowen bostekoaren (Carla Bley piano-jotzailea barne) eta Mike Mainieri buru duen Steps Ahed taldearen txanda izango da. Dave Douglasen eta Pharoah Sandersen kontzertuak 26an izango dira. Azkenik, Gregory Porterren emanaldia 24an izango da.