Kontzertua
Gorka Knörr, bueltan oholtza gainera
Victoria Eugenia antzokian izango da abenduaren 30ean. Bere ibilbide guztiko kantuak bilduko ditu, urte mordoa agertokietatik aldenduta izan ostean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gorka Knörr kantariak Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko du abenduaren 30ean bere azken diskoa: "Ez dugu etsiko". Antologia da, diskoan bezala, zuzenean ere duela 40 urte abesten hasi zenetik etapa desberdinak biltzen ditu mp3ak. Ikur izan diren kantak jasotzen ditu:"Txalaparta", "Agure zaharra", "Eskola", etab.
Bakarka urte mordoa daramatza kontzerturik eskaini gabe, eta oroimenak dio oholtza honetara aspaldi ez dela igo. Victoria Eugeniari begira kontatu digu datorren abenduaren 30ean bere disko antologikoa aurkeztera jartzen denean kantatuko duenaren izen esanguratsua: "Ez dugu etsiko".
Duela 40 urte hasi zen kantari; gitarra eskutan aktibista izan da, eta nahastu ditu gure gogo eta oroimen kolektiboan geratu diren abestiak eta jendea amestera motibatzeko lana.
22 abesti bildu ditu, sasoi eta gai guztietakoak amodioa, iraultza, euskararen aktibismoa bere mezua hobekien definitzen dutenak: "Araba", "Katalintxu", "Txalaparta", "Agure zaharra", edo Txiki eta Otaegi fusilatu eta hurrengo egunean idatzi zuen eta gaur kantatu digun "Irailak 27" diskoko lehen kantua.