Itxi

Heriotza

Fontanella Bass soul abeslaria hil da

Erredakzioa

'Rescue me' abestiarekin ezaguna egin zen artista estatubatuarrari bihotzekoak eman zion duela hiru aste.

Fontanela Bass soul abeslaria hil da.

Fontanella Bass soul abeslaria, "Rescue me" abestiagatik ezaguna, hil egin da, 72 urterekin, familiak adierazi duenez.

'Rescue me' abestiarekin ezaguna egin zen artista estatubatuarrari bihotzekoak eman zion duela hiru aste.

Bassek AEBetako zerrenda guztietako lehen postuak lortu zituen. Abesti horrez gain, "Don't Mess Up a Good Thing" eta "Recovery" abesti arrakastatsuak ere kaleratu zituen.

Martha Bass gospel abeslariaren alaba, David Peaston abeslariaren ahizpa eta Lester Bowie jazz musikariaren alarguna (lau seme-alaba izan zituzten) zen Fontanella Bass.