Itxi

Musikala

'El primer perro del mundo' musikalak hasiera emango dio urteari

Umeentzako musikalak Bilboko Campos Eliseos Antzokiko denboraldiari hasiera emango dio, urtarrilaren 2an eta 3an.

'El primer perro del mundo'. Argazkia: Arteria

"El primer perro del mundo" musikalak Bilboko Campos Eliseos antzokiaren denboraldia irekiko du asteazken eta ostegunean, 17:00etatik aurrera, zentroak esan duenez. Lehen txakurra nola hezi zuten kontatzen du musikalak. Historiaurrean kokatzen da ipuina: orduan gizakiek eta animaliek erlazio gatazkatsua zeukaten, baina adiskidetasunerako tartea ere bada.

"El primer perro del mundo" animalien eta gizakien arteko adiskidetasun istorio bat da. "Abestutako elezahar bat da eta animalia guztiak maite dituen orok gustuko izango da lan hau", adierazi dute antolatzaileek. Daniel Perezek zuzentzen du, "Alicia" musikal arrakastatsuaren egileak. Sei aktorek parte hartzen dute, kantuan, dantzan eta abesten: Antonio Martín, Martín Puñal, Yashmin Zamani, Marta Mardó, Queta Herrero eta Miguel Jerez.