Blues lehiaketa
Belceblues, Memphisera bidean
Euskal Herriko blues lehiaketa irabazita, mundu mailako lehiaketan hartuko dute parte bluesaren sorterrian, Memphisen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bergaratik Memphisera, ibilbide horixe egin du Belceblues taldeak, Euskal Herriko blues lehiaketa irabazita. Munduko lehiaketan hartuko dute parte bluesaren sorterrian, Memphisen.
Maletak prest, eta ahaztu barik euren bigarren diskoaren aleak, zeinek daki nor ezagutuko ote duten Memphisen, munduko blues lehiaketan.
Ibon Larrañagak, Asier Elorzak eta Oihan Vegak osatzen dute Belceblues taldea. Bergaran sortu zen orain dela zortzi urte eta bi disko dituzte merkatuan.
Memphisen, mundu osoko blues taldeekin lehiatu beharko dute.
Finalera helduko diren ez dakite, baina asmo horrekin Missisipi aldera abiatu dira Belceblues taldekoak.