Blind Rock
Bizitza musikaren bidez ikusten denean
Ibon Casas eta La Fonda rock taldea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu dira goizean "Apaga la luz y verás" kantua grabatzen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ibon Casas eta La Fonda rock taldea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu dira goizean "Apaga la luz y verás" kantua grabatzen. Casasek duela urtebete hasi zuen "Dametuvision" izeneko ekimena, bera itsu utzi duen gaitzaren aurka egiteko.
Ibon Casas 43 urteko musikari donostiarra da, hiru disko ditu kalean eta hainbat maketa ateratzeko zain eta erretinosi pignentario gaitzagatik itsu geratu zen. Gaur La fonda blind rock taldea eta Euskadiko Orkestra sinfonikoarekin "Apaga la luz y verás" kantua grabatu du, Roger bere txakur gidaria alboan zuela.
Duela urtebete hasi zuen Ibon Casasek "Dametuvision" izeneko ekimena, asmoa ikus entzunezkoa egitea da, itsu batek egiten eta zuzentzen duen lehena. Orkestrak urritasuna dutenen alde doan eginten lanean kokatu behar da gaurko grabazio bitxia.
Aurretik Donsotiako orfeoiak eta beste hainbat taldek eta bakarlarik "Itzali argia eta ikusiko duzu" kanta honen bertsioak egin dituzte. Begiak maileguan eskatu ditu Ibonek eta milatik gora eman dizkiote, Juanes, Barricada edo La Oreja de Van Goghek tartean. Kantak honela dio, berak musika bidez ikusten du, eta argia itzaltzen denean zer ikusten duen erakutsi nahi digu, gainontzeko zentzumenak erabitzean.