Itxi

Maiatzaren 3tik 24ra

WAS, Christina Rosenvinge eta Ivan Ferreiro, MAZ Basauri jaialdian

L.Z.

Erredakzioa

Gari, Mendetz, Mobydick, Catpeople eta Najwa ere arituko dira, maiatzaren 3tik 24ra bitartean Basaurin egingo den musika zikloan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

MAZ Basauri musika zikloa maiatzaren 3tik 24ra bitartean egingo da aurten. Social Antzokian (Basauri) izango dira kontzertuak, maiatzeko ostiral guztietan.

Jaialdiaren antolatzaileek prentsaurrekoa eman dute gaur, MAZ Basauriren bigarren edizioa aurkezteko.

Maiatzeko lehenengo asteburuan We Are Standard eta Mendetz taldeak arituko dira, 21:00etatik aurrera. Bigarren saioan, berriz, Christina Rosenvinge eta Mobydick igoko dira taula gainera. Maiatzaren 17an, Catpeople eta Najwa taldeen txanda izango da, eta azken egunean, maiatzaren 24an, Ivan Ferreirok eta Garik abestuko dute.

Gainera, maiatzaren 4an, 11n eta 18an, kale kontzertuak egongo dira. Emanaldi hauek doakoak izango dira, eta Txiki Mazek, Sr. Chinarrok eta Jero Romerok joko dute.

Egitarau osoa:

MAIATZAK 3:

We Are Standard eta Mendetz

MAIATZAK 10:

Christina Rosenvinge eta Mobydick

MAIATZAK 17:

Catpeople eta Najwa

MAIATZAK 24:

Ivan Ferreiro eta Gari

Bideoak (1)