Itxi

Jaialdia

Gasteizko jazzaldiak egun bat gutxiago izango du krisia dela eta

Aurtengo edizioaren kontzertu garrantzitsuena Chick Coreak eta Paco de Luciak azken jardunaldian eskainiko dutena izango da: pianoaren eta gitarra flamenkoaren bi maisu.

Pat Metheny. Argazkia: Gasteizko Jazzaldia

Gasteizko jazzaldiaren 37. edizioak egun bat gutxiago izango du aurten "gaur egungo egoera dela eta" eta aurreikusita zegoen bezala, uztailaren 15ean hasi ordez, 16an hasiko da, hileko 20an amaitzeko. Antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez, aurtengo edizioaren kontzertu garrantzitsuena -kartela "ia itxita" dago- Chick Coreak eta Paco de Luciak azken jardunaldian eskainiko dutena izango da: pianoaren eta gitarra flamenkoaren bi maisu.

Gasteizko Jazzaldian izango diren beste artista batzuk, hauek dira: Brandford Marsalis Quartet (uztailaren 19an), Melody Gardot (uztailaren 18an), Ibrahim Maalouf eta Bill Frisell (uztailaren 17an). Iragarpen horiek pasaden astean egin zituzten antolatzaileek eta hasiera ekitaldiko gospel kontzertua ere jakinarazi dute orain (uztailaren 16an), Jacky Terrason Trio (uztailaren 18an) eta Tom Harrel Quintet (uztailaren 19an).

Aurtengo nobedadeen artean Javier Colina eta Georges Cablesen kontzertua dago, hilaren 16an, Craig Tabornena, uztailaren 17an, Ben Williams Sound Effect 18an, Francesco Tristano Trio 19an eta Antonio Sanchez 20an. Gasteizko jazzaldiaren 37. ediziorako sarrerak martxoaren 15etik aurrera izango dira salgai.