Itxi

Kontzertua

Pablo Milanesek 'Txoria txori' abestuz agurtu ditu donostiarrak

Erredakzioa

Artista kubatarrak hainbeste gustatzen zaion Mikel Laboaren abesti ezaguna ere kantatu du Donostiako Victoria Eugenian eskaini duen kontzertuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Milanesek Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestiarekin bukatu zuen atzo Donostiako Victoria Eugenian eskaini zuen kontzertuan.

Atzokoa izan zen iaz, osasun arazoak direla eta, bertan behera utzi behar izan zituen bi emanaldietako bat.

Ia 40 urte daramatza euskal agertokietan kontzertuak eskaintzen, eta, aitortu duenez, bertara etortzen denean, jarraitzaileek ez diote abesti bat barkatzen: Mikel Laboaren 'Txoria txori'. Laboa laguna eta anaia zuela eta konpositore handia izan zela adierazi du artista kubatarrak.

Kontzertuak ia bi orduko iraupena izan zuen, eta hurrengo biraren hiru abesti berri ere kantatu zituen bertan.

Bideoak (1)