Itxi

Iragarpena

Duncan Dhu bueltan da

I.U.

Erredakzioa

Mikel Erentxunek taldearen itzulera iragarri du, Twitter microblogging sarean argitaratutako mezu baten bidez.

Mikel Erentxun eta Diego Vasallo. Argazkia: EFE

Diego Vasallo, Juan Ramon Viles eta Mikel Erentxun musikariek 1984ean martxan jarritako proiektua, Duncan Dhu, bueltan da. Taldekideek 2001ean argitaratu zuten azken diskoa. 21 abesti berri aurkeztu zituzten Crepuspulo bilduman.

12 urteren ostean, elkarlanean hasiko direla iragarri du Mikel Erentxunek, Twiterren: ''Lagunok, albiste garrantzitsua dut: Duncan Dhu bueltan da!!! Jarraituko dut informazio gehiago ematen. Gabon, lagun ezezagunok''.

Duncan Dhu taldeak 11 disko kaleratu ditu, 1984ean lanean hasi zenez gero. Ordutik, hirukotearen abesti asko arrakasta bilakatu dira. Donostiarrak pop estiloaren ikono izan ziren 80ko hamarkadan, ''Cien gaviotas'', ''En algún lugar'' edo ''Una calle de Paris'' abestiei esker, besteak beste.