Itxi

Donostia

Lee Konitz eta Diana Krall, Jazzaldiaren azken apustuak

Erredakzioa

Diana Krallekin batera joko du Marc Ribot musikariak ere. Trinitate plazan, Youn Sun Nah Quartet eta  Hiromi artista japoniarrak izango dute jaialdiari amaiera emateko erantzukizuna.

Diana Krall kazetaria. Argazkia: EFE

Donostiako Jazzaldiaren 48. edizioa azken txanpan sartu da. Orain arte, Gipuzkoako hiriburuko agertokietara artista handiak igo dira: Elvis Costello eta Jamie Cullum, besteak beste. Larunbatean, Diana Krallek Jamie Cullumek jaialdiari hasiera emateko izan zuen indar bera izan beharko du Jazzaldiari luxuzko amaiera emateko.

Donostiako Alde Zaharreko plazan izango dira Dave Douglas tronpeta-jotzailea (ostirala, 26) eta Pharoah Sanders saxo-jotzailea (lehen aldiz parte hartuko du Jazzaladian) ere.

Ostiraleko proposamen nagusia Lee Konitz musikariarena izango da. Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak azaldu duenez, saxo-jotzaileak aste honetan bertan jakinarazi die Sanders a Dan Tepfer piano-jotzailearekin arituko dela Donostian eskainiko duen kontzertuan.

Horrez gain, ostiralean ere Heineken Jazzaldiak Belle San Sebastian eskoziarren emanaldia eskainiko du gauerdian, Zurriolako hondartzan.

Larunbatean, John Zorn egungo jazz musikaririk ezagunenetakoaren Masada Marathon ikuskizunaren txanda izango da, Kursaalen. Zornen Tzadik zigiluko hamabi taldek joko dute ere (Dave Douglas, Marc Ribot eta Uri Caine, besteak beste).

Trinitate plazan, berriz, China Moses eta Raphaël Lemonnier, eta Buika arituko dira larunbat gauean.

Diana Krallek itxiko du aurtengo Jazzaldia, Kursaalen. Krallekin batera joko du Marc Ribot musikariak ere. Trinitate plazan, Youn Sun Nah Quartet eta  Hiromi artista japoniarrak izango dute jaialdiari amaiera emateko erantzukizuna.

Aurtengo edizioak, gainera, agertoki gastronomikoak ere izango ditu Basque Culinary Centerren eta Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxearen proposamenekin.

Albisteak (2)

Galeriak (1)