Urriak 5 eta 6, Bilbon
Fito & Fitipaldis taldeak ongintzazko bi kontzertu eskainiko ditu
Erredakzioa
Ekitaldi horietan jasotako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango diote eta baita egile eskubideengatik irabazitakoa eta biran parte hartzen duten langile guztien soldata ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fito & Fitipaldis taldeak 2012an hasi zuen eta antzokietan egin duen bira Bilboko Arriaga Antzokian amaituko du, urriaren 5ean eta 6an eskainiko dituen kontzertu bietan. Ekitaldi horietan jasotako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango diote.
Prentsaurrekoa eskaini du Fito Cabralesek, Bilboko Udaletxean, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza zinegotziarekin batera.
Estatu osoan zehar eskaini dituen 46 kontzertuen ostean, Arriaga Antzokikoek taldeak 2012an hasi zuen birari amaiera emango diote.
Ekitaldi horietan jasotako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango diote eta baita egile eskubideengatik irabazitakoa eta biran parte hartzen duten langile guztien soldata ere.
Kontzertuetako 2.224 sarrerak abuztuaren 14an jarriko dituzte salgai eta 20 eta 40 euro bitarteko prezioa izango dute.
Denak salduko balira, 78.176 euro bilduko lituzkete.