Itxi

Urtarrilak 2

Los Chicos del Coro Euskalduna Jauregira itzuliko dira

Erredakzioa

Abesbatzak De Cine disko berria aurkeztuko dute eta ekitaldian Ainhoa Artetak, Sergio Dalmak eta Diana Navarrok ere parte hartuko dute.

Los chicos del coro. Argazkia: Euskalduna Jauregia

Datorren urtarrilaren 2an, Los Chicos del Coro abesbatza Euskalduna Jauregian izango da. Europako ahots zurien talderik onenetako bat da eta Euskaldunan eskainiko duen kontzertuan betiko arrakastak, ospetsu egin zituen pelikulako abestiak eta The Beatles taldearen doinurik ezagunenak abestuko dituzte. Horrez gain, De Cine disko berria ere aurkeztuko dute. Gainera, ekitaldian Ainhoa Artetak, Sergio Dalmak eta Diana Navarrok ere parte hartuko dute.

Los Chicos del Coro izen bereko filmari esker lortu zuten ospea eta Lyoneko Les Petites Chanteurs de Saint Marc abesbatzako kideak dira. Euskaldunan beste hirutan izan dira eta beti arrakasta handia lortu dute.

1986an sortua eta Nicolas Portek zuzendua, abesbatza mixtoa Lyoneko San Marcos ikastetxeko 10 eta 15 urte bitarteko 80 neska-mutilek osatzen dute. Taldeak Lyoneko Fourviere Basilikako ekitaldi erlijiosoetan parte hartzen du 1993tik.

Kontzertua 20:00ean hasiko da. Sarrerek 19 eta 32 euro bitartean balio dute eta Euskalduna Jauregiko txarteldegian, Kutxabanken kutxazainetan edo Interneten (euskalduna.net eta kutxabank.es) eskura daitezke.