Dantza
WAS eta Lucia Lacarra, ostiralean 'Euskaldunak eta dantza' galan
Talde getxotarrak bi kantu taularatuko ditu "Euskaldunak eta dantza" galan, ostiralean. Lucia Lacarra izango da beste protagonistetako bat.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lucia Lacarra protagonista izango du "Euskaldunak eta dantza" galaren bederatzigarren edizioak. Ostiralean egingo dute, Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrerak salgai daude, 10 eta 55 euroko salneurrian.
Gainera, We Are Standard talde getxotarrak bi kantu taularatuko ditu: 'Something Bigger' (Beatriz Perezen eta Roberto Hernandezen koreografia) eta '/.45 bring me back home' (Aukeran Dantza Konpainiak dantzatuko du Edu Muruamendiarazen koreografia).
Andoni Aresti Dantza taldeak, bere aldetik, pieza bat taularatuko du, Kalakan taldearen 'Sagarra jo' kantaren musika lagun.