Itxi

Agurra

Barricadak hirugarren agur bat izango du: azaroaren 16an

Azaroaren 22ko eta 23ko kontzertuetarako sarrerak ordu gutxian amaitu ziren eta hirugarren bat eskainiko dute "inor sarrerarik gabe ez gelditzeko".

Barricada La Jungla Sonoran. Argazkia: EITB

Barricada taldeak agur esango digu eta hiru kontzertu erraldoirekin, Iruñeko Anaitasuna pabilioian. Hirugarren kontzertua azaroaren 16an izango da eta sarrerak urriaren 22an jarriko dituzte salgai, 10:00etan. Aurreko bi kontzertuetarako sarrerak ordu gutxian amaitu ziren.

31 urtez agertokiz agertoki ibili ostean, 2011 amaieran El Drogasek taldea utzi zuen, eta gainerako taldekideek disko berria kaleratu zuten. Guztira, 24 lan argitaratu eta mila zuzeneko eskaini dituzte.

Esan bezala, duela egun batzuk eman zuten Bonik eta Alfredok taldearen banaketaren berri.

Albisteak (2)