Golardoa
Azkena Rock Festivalek Euskadi Turismoa saria jaso du
Erredakzioa
Jaialdiaren 12 urteetan Pearl Jam, Alice Cooper, Sex Pistols, Deep Purple, The Black Crowes, Kiss eta Bob Dylan talde eta artista ezagunen mailakoak aritu dira Gasteizen.
Azkena Rock Festivalek Euskadi Turismoa saria jaso du aurten. 2002tik, jaialdiak milaka rock eta punk zaleak biltzen ditu, Gasteizen.
Euskadiko Aldizkari Ofizialak ostiral honetan argitaratu du Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren erabakia.
Jaialdiaren 12 edizioetan Pearl Jam, Alice Cooper, Sex Pistols, Deep Purple, The Black Crowes, Kiss eta Bob Dylan talde eta artista ezagunen mailakoak aritu dira Gasteizen.