Itxi

BIME jaialdia

8.000 pertsona bildu ditu Manic Street Preachersek BIME jaialdian

Erredakzioa

Gaur The Gossip, Mercury Rev, The Wedding Present eta Mark Lanegan izango dira Bizkaiko musika jaialdian, BECen.

The Gossip izango dira gaurko protagonistak.

Bizkaia International Music Experience (BIME) jaialdiaren lehen egunean, Manic Street Preachers britainiarrak buru, 8.000 ikus-entzule bildu ziren, antolatzaileen arabera.

Pasatu den asteartean hasi zen BIME, musikaren industriaren nazioarteko azoka, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre pabilioian.

Lehenengo hiru egunetan, bilerak, hitzaldiak eta solasaldiak eskaini zituzten musikaren munduko profesionalek. Atzoko eta gaurko jardunaldietan, zuzeneko musika emanaldiak dira nagusi, ohiko jaialdi formatuarekin.

Guztira, 50 kontzertu antolatu dituzte BECeko bi pabilioitan eta sarreran banatutako lau eszenatokitan.

Atzo, Manic Street Preachers britainiarrez gain, Passenger, John Grant, Jay-Jay Johanson eta Soleá Morente con los Evangelistas ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Gaur, The Gossip izango da kartel buru. Aurretik izango ditu Mercury Rev, The Wedding Present eta Mark Lanegan, besteak beste. Hiru talde horiek aldi berean joko dute, eszenatoki desberdinetan banatuta.

Albisteak (2)