Itxi

Kontzertua

Gitarra elektrikoz osatutako lehen orkestra, Bilbon

Sinfonity, gitarra elektriko hutsez osatutako orkestrak musika klasikoa jotzen du. Arriaga Antzokian izango dira, egun bakarrean: abenduaren 19an.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Munduan lehena eta bakarra da Sinfonity, gitarra elektriko hutsez osatutako orkestra. Musika klasikoa jotzen dute, ikuskizun paregabea eskainita. Arriaga Antzokian izango dira, egun bakarrean: abenduaren 19an.

Begiak itxita entzunez gero ez da musika tresnarik falta orkestra honetan; biolinak daude, zurezko tresnak, metalezkoak, perkusioa, etab. Begiak zabalduta, ostera, tresna mota bakarra aurkituko dugu: gitarra elektrikoa.

Gainera, inongo aparatu elektroniko barik, anplifikatzailearekin bakarrik jotzen dutela azaldu du Sinfonity Orkestraren zuzendariak, Pablo Salinasek.

Burua argi erabilita eta batez ere asko ensaiatuta lortu dutela soinu hori dio Salinasek. Izan ere, Sinfonity osatzen duten lehen mailako 17 gitarristek urte bi daramatzate ikuskizun hau lantzen.

Musika klasikoa da dena: Beethoven, Ravel, Vivaldi...

Gitarra elektrikoa doinu bortitzagoekin lotu ohi dela dio Salinasek eta horregatik musika klasikoaren maisu lanak aukeratu zituzten, orain arte landu gabeko eremua izan delako 60 urte baino ez dituen gitarra elektrikoarentzat.

Horrek dakarren emaitza munduan bakarra den ikuskizuna da: Abenduaren 19an, Bilboko Arriaga Antzokian.

Bideoak (1)