Itxi

Ikuskizuna

'Jainko txiki eta jostalari hura', musikatik harago

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde artistak berriz ere bildu dira, "Jainko txiki eta jostalari hura" ikuskizunari forma emateko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde artistak berriro elkartu dira. "Jainko txiki eta jostalari hura" izeneko disko-liburu berria aurkeztu dute.

Musika soiletik harago doa. Arte-mota desberdinak, abestiak, poema-irakurraldiak eta proiekzioak tartekatzen dituzte.

2003an batu zen boskotea lehenengoz. Eta orain, inoiz baino indartsuago datoz lanaren bigarren zatiarekin. "Jainko txiki eta jostalari hura" lana Durangoko Azokan aurkeztuko dute euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Kirmen Uribek idatzi ditu CD-liburuaren hitz guztiak eta azpimarratu dute hitzek bi norabide dituztela; batetik, mina: bi eresi daude obran, galdutako lagunari idatzitakoak. Bestetik, sendabidea ere badago hitzetan: gizabanakoak eguneroko bizitzari aurre egiteko modua aipatzen dituztenak. Halere, Kirmen Uribek dio gauza guztien gainetik musika dagoela, hitzen musika: hitzak eta poemak musikatik sortzen direlako eta hori oinarri hartuta, bere zereginean asko gozatu duela aitortu du.

New Yorken egin zuten "Jainko txiki eta jostalari hura" ikuskizunaren aurkezpena  baina Euskal Herrian ere emankizunik izango da: lehena abenduaren 14an, Gasteizko Artiumen; datorren urteko otsailaren lehenean Mungian; martxoaren 22an Durangon eta maiatzaren 17an Bilboko Kafe Antzokian.

Bideoak (1)