Itxi

BBK aretoa

Elliot Murphyk Bilbon joko du, urtarrilean

Erredakzioa

New Yorkeko artistak Olivier Durand musikari frantziarrarekin joko du.

Elliot Murphy musikaria. Argazkia: EFE

Elliot Murphy New Yorkeko musikaria Bilboko BBK Aretoan izango da, datorren urtarrilaren 19an.

Murphy Parisen bizi da eta gaur egungo rock musikaren pertsonaia nagusietako bat da. Murphyk Olivier Durand (Little Bob) musikari frantziarrarekin joko du.

Duela hamabost urte hasi zen Olivier Murphy elkarrekin jotzen eta New Yorkekoak 1973tik argitaratu dituen 33 diskoetako askotan parte hartu du.