Itxi

Shakira

"Boing per tú" Shakiraren bertsioa Espainian aurrendari

Erredakzioa

Shakirak Sau talde katalanaren bertsio bat gehitu du bere disko berrian, "Shakira", Gerard Piqué bere bikotekideari eta Milan bere semeari omenaldia egiteko.

Shakira bere disko berria aurkezten. Argazkia: EFE

Shakiraren "Boing per tú" abestiaren bertsioak, bere azken diskoan katalanez abesten duena, hiru egun daramatza salmenten lehen postuan Espainiako iTunesen, Sony Musicek EFE agentziari emandako informazioaren arabera.

"Boing per tú" Sau talde katalanaren kanta da, eta Shakirak bere album berrian, Shakira, gehitu du "nire bizitzako bi katalan garrantzitsuenak" omentzeko, Gerard Piqué bere bikotekideari eta Milan bere semeari erreferentzia eginez.

"Spotify aplikazioan abesti honek gora egin du nabarmen, diskoaren beste kantekin alderatuz", adierazi du Sony Musicek.

Kanta bat katalanez abesteko erabakiak eztabaida sortu du sarean, eta Shakirak kritikak eta gorespenak jaso ditu bertan.

Egun kolonbiar abeslaria Bartzelonan bizi da, bere bikotekidearekin eta semearekin batera, eta "Empire" bideoklipean Katalunia erakusten du, belardi batean korrikan ageri denean, Montserrat mendiak atzean dituelarik.