Kargatzen...
Itxi

Estreinaldia

Josep Carreras opera eszenaratura itzuliko da Bilbon, 'El Juez'en

Erredakzioa

"El Juez (Los niños perdidos)" Christian Kolonovits austriar konposatzailearen lana Arriaga Antzokian taularatuko dute apirilaren 26an, apirilaren 29an eta maiatzaren 2an.

Arriaga Antzokiak opera garaikide baten mundu mailako estreinaldia hartuko du aurki: "El Juez (Los niños perdidos)" antzokiak berak eta Kupfer Kultur & Mediak ekoitzitako lana. Christian Kolonovits konposatzaile austriarrak idatzi du, eta Angelika Messnerrek egin du libretoa. Eszena zuzendaria Emilio Sagi da, eta eszenografiaren arduraduna Daniel Bianco. Musika zuzendaritzari dagokionez, David Gimenezen esku egongo da.

"El juez (Los niños perdidos)" operaren erabateko estreinaldia apirilaren 26an (larunbatean) izango da, 20:00etatik aurrera. Programatutako hiru emanalditik lehenengoa izango da hori; beste biak asteartean, apirilak 29, eta ostiralean, maiatzak 2, izango dira, ordu berean.

Opera honek zaleen jakin-mina piztu du: mundu osoko tenore hoberenetako baten, Josep Carreras katalanaren, itzulera izango da opera eszenaratura. Protagonista nagusia da, epailea.

Josep Carreras buru duen interprete taldea lehen mailakoa da: José Luis Sola, Sabina Puértolas, Carlo Colombara, Ana Ibarra, Itziar de Unda, María José Suárez, Manel Esteve, Alberto Núñez, Giorgi Meladze, José Manuel Díaz, Mikel Zabala eta Milagros Martín.

Horrez gain, opera lan handi horrek Coro Rossini taldearen eta galdutako haurren lana egingo duten Kantika Koraleko umeen ahots ederrak ere egongo dira entzungai. Soinuari epikotasun handiagoa emateko, BIOS Orkestrak musika ekarpen bikaina egingo du emanaldietan, zuzenean, betiere.

Gaur-gaurko gaia

"El juez (Los niños perdidos)" lanak erabateko gaurkotasun latza duen gertakaria erakusten du: 50eko hamarkadan Espainian izandako ume jaioberrien lapurretak, duela denbora gutxi kaleratu eta gaur egun epaitegietan ikertzen ari direnak.