Bira AEBn
Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak AEBko bira hasi du
Erredakzioa
Apirilaren 25a bitartean Estatu Batuetako hainbat hiritan aurkeztuko dute stoner eta rock n´roll doinuak nahasten dituen bere estudioko lehendabiziko disko indartsua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ursula Strong (Zuloak, Las Culebras) eta Koldo Soret (Surfin Kaos) musikariek osatzen duten Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak AEBko bira hasi du. Apirilaren 25a bitartean New York, San Frantzisko, Los Angeles, Palm Desert eta Las Vegas bezalako hirietan arituko dira.
Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak auto-ekoizpena aukeratu zuen bere estudioko lehendabiziko lana argitaratzeko. Rock n´roll eta stoner doinu indartsuak batu dituzte aurreneko lan honetan, eta emaitza bikainaren ondorioz jarraitzaile ugari batu zaizkie.
Euskal Herriko nahiz estatuko hainbat aretotan aritu ostean, Primavera Sound, Azkena Rock eta Euskal Herria Zuzenean jaialdietan arituko direla jakin genuen.
Joan den apirilaren 5ean The Stranglers talde mitikoarekin taularatu ziren Donostian, eta gaurtik aurrera Estatu Batuetako hainbat hiriburutan joko dute bere musika zuzenean aurkezten.
Hona hemen, AEBn egingo duten birako emanaldiak:
Apirilak 11: The Sillelagh Tavern, New York
Apirilak 16: Elbo room, San Frantzisko.
Apirilak 23: Molly Malone´s, Los Angeles
Apirilak 25: Huntridge Tavern, Las Vegas