'Agenda arazoak'
Robert Plantek ez du Bilboko Guggenheimen joko
Erredakzioa
Rockaren mitoa ez da uztailaren 24an Bilboko museoko zabalgunean egongo, Espainiako Estatuan egin behar zuen birako kontzertu guztiak "agenda arazoak tarteko" bertan behar utzi baititu.
Robert Plant Led Zeppelineko abeslari ohiak bere webgunean iragarri duenez, "agenda arazoak direla eta" ez du uztailaren 24rako Bilbon antolatutako kontzertua emango.
Halaber, La Mar de Músicas Cartagenako jaialdian (uztailak 26), Malagako zezen plazan (hilak 27), Madrilgo Kirol Jauregian (hilak 29) eta Cap Roig jaialdian (hilak 31) egin behar zituen emanaldiak ere ez dira ospatuko.
Larunbatean iragarri zuen kantariak albistea, ohar batean, eta tokian tokiko sarrera-saltzaileengana bideratu ditu The Sensational Space Shifters taldearekin eman behar zituen kontzertuetarako sarrerak zeuzkatenak.