Jaialdia
Franz Ferdinand, rock dantzagarriaren erregeak
Glasgoweko taldeak dantzan jarriko ditu uztailaren 10ean Bilbao BBK Live jaialdira hurbiltzen direnak.
Franz Ferdinand Glasgoweko taldea 2014ko Bilbao BBK Live jaialdiaren kartelburu da eta uztailaren 10ean, osteguna, izango da Kobetamendiko agertoki nagusian.
Alex Kapranosen taldeak jaialdira bertaratzen direnak dantzan jarriko ditu, Euskal Herrian izan diren besteetan egin duen gisa, 2010ean Donostian eta urtebete lehenago Bilboko Casillan.
Franz Ferdinanden arrakasta 2003an asi zen, Domino Recordsekin fitxatu zutenean. "Darts of pleasure" izeneko EPa kaleratu eta nazioarteko oihartzuna izan zuten. "Franz Ferdinand" taldearen izen bereko lehen disko luzea 2004an eta ezohiko arrakasta lortu zuten: Erresuma Batuetako zerrendetan hirugarren postua lortu zuten 2004ko otsailean eta milioi bat disko saldu zituzten Estatu Batuetan. "Take Me Out", "This Fire" eta "The Dark of the Matinée" kantuek arrakasta itzela lortu zuten. Taldeak Mercury Prize saria eskuratu zuen urte horretan:
2005eko urrian "You Could Have It So Much Better... With Franz Ferdinand" kaleratu zuten, soinu berriei aurre eginez, baina kritikak jaso zituzten denbora gutxiegi igaro zelakoan aurrekoaren eta honen artean.
Erresuma Batuan diskorik salduena izan zen eta zortzigarrena Estatu Batuetan. "Do You Want To" eta "Walk Away" gisako kantuak aurkitu daitezke lan honetan.
Franz Ferdinanden hirugarren diskoak "Tonight: Franz Ferdinand" izena hartu zuen eta Domino Recordsek kaleratu zuen 2009k urtarrilaren 26an. "Ulysses" izan zen lehen singlea eta kritikak ez zuen kantua oso ondo hartu. Diskoa, aldiz, ondo hartu zuten musika kritikoek. Kontzeptu baten inguruko diskoa da: jai-gau baten ingurukoa eta hurrengo eguneko ondorioei buruzkoa.
Franz Ferdinandek mundu mailako arrakasta zuen dagoeneko eta "No You Girls", "Cant Stop Feeling", "What She Came For" eta "Live Alone" kantuek leku berezia izan ohi dute taldearen kantutegietan. Halere, disko honek ez zuen aurrekoen arrakasta lortu.
Orain arte kaleratu duten diskoaren izena "Right Thoughts, Right Words, Right Action" da eta 2013ko abuztuan kaleratu zuten, "Right Action", "Love Illumination", "Evil Eye" eta "Bullet" arrakastekin.