Itxi

Orkestra

Jun Märkl zuzendaria EOSeko musika aholkulari izendatu dute

Erredakzioa

Zuzendari alemanak lau aldiz zuzendu du aurretik Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendari titularrak "berariazkoak dituen betekizunak garatuko ditu", iragarri dutenez.

Andrés Orozco-Estradaren aroaren ondoren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jun Märkl orkestra zuzendaria EOSen musika aholkulari izango du 2014/2015 denboraldian. Alemaniar orkestra zuzendariak presentzia oso nabarmena izango du datorren kontzertu denboraldian eta zuzendari titularrak berariazkoak dituen betekizunak garatuko ditu. Märklek datozen hilabeteotan garatu beharreko musika ardatzen inguruan lanean jardun du eta kontzertuen prestakuntzan murgildurik dago jada.

Musika aholkulari berriak lau bider zuzendu du Euskadiko Orkestra. Ondorioz, sakonki elkar ezagutu eta ulertzen dute, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren proiektu berezia partekatzeko abagunea izan du. Orkestrako arduradunen arabera, "musikariek eta zuzendariak hasieratik aditu dute elkar eta musika-aro berri baten hasiera dakarren lan ildoa sortu dute, non Jun Märklek errepertorio sinfoniko handian heldutasuna eta finkatzea eskaini ahalko dituen".

Jun Märkl nazioarte mailan ibilbide oso luzea duen zuzendari ezaguna da, alemaniar zein frantziar errepertorioan eskarmentu handiduna. Erreferentziazko orkestra sinfonikoen zuzendari titularra izana da: Orchestre National de Lyon (2005-2011) eta MDR Sinfonierorchester Leipzig (2012.era arte). Halaber, Cleveland, Philadelphia, Txekiar Orkestra Filarmonikoa eta Municheko Orkestra Filarmonikoa ere zuzentzen ditu, besteak beste. Operaren alorrean ere biziki jarduten duen zuzendari da Märkl: Viena, Berlin, Munich, Budapest eta Dresdengo estatu operen lankide da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Jun Märklek eta Iñigo Alberdik, Orkestraren zuzendaritza nagusia uzten duela, egoki deritzote zuzendaritza nagusi berriak kargu hartzeari egokitu eta ordura arte itxarotea harreman hau etorkizunera begira baieztatzeko.