Itxi

Minbizia zuen

Tommy Ramone hil da, The Ramones taldeko azken kide sortzailea

Erredakzioa

Laukotearen lehen diskoetako bateria-jotzailea taldea sortu zutenetatik bizirik zegoen bakarra zen. New Yorken zendu da, 62 urte zituela.

Tommy Ramone, The Ramones talde ezaguneko bateria-jotzailea, larunbat honetan hil da New Yorken, 62 urte zituela. Artistari behazuneko minbizia atzeman zioten duela hilabete batzuk.

The Ramoneseko kidearen heriotza taldearen Twitterreko profil ofizialetik baieztatu dute.

Joey, Dee Dee eta Johnny Ramone zendu ostean, Tommy Ramone zen bizirik jarraitzen zuen taldekide sortzaile bakarra. Lehenengo diskoetan bateria jo zuen Tommyk, eta hastapenetan managerra ere izan zen. Gainera, taldearen abesti arrakastatsu askoren sortzaileetako bat izan zen.

The Ramones 1974an sortu zen New Yorken, eta 90. hamarkada erdira arte aktibo jarraitu zuen. Punk musikaren aitzindarietako bat da, eta urteen poderioz, ikono bilakatu da, estetikagatik nahiz musika estiloagatik.