Itxi

Kontzertuak Nafarroa osoan

Kepa Junkera Izaban arituko da asteazkenean

Erredakzioa

Gainera, Cultur doako kontzertuen programaren eskutik, Igor Peral tenorea Beran egongo da astelehenenean, eta Javier Lopez Jaso-Marcelo Escrich Quartet Fiteron asteartean.

Cultur Nafarroako Gobernuak bultzatutako doako kontzertuen programak Kepa Junkera trikitilaria izango du protagonista nagusi aste honetan: Izabako anfiteatroan arituko da Errekaldeko musikaria, abuztuaren 13an, 21:30ean.

Gainera, Cultur programak Beran geldialdi bat egingo du lehenago, astelehenean; izan ere, Igor Peral tenoreak Sanesteban elizan kantatuko du 20:00etan. Asteartean, Fiterora helduko da programa, Javier Lopez Jaso-Marcelo Escrich Quarterren eskutik. Ostegunean, artaxoarren txanda izango da, Sonic Toys rock taldeak joko baitu bertan.

Abuztuan, toki hauetara helduko Cultur programa: Leireko monasterioa, Lizaso, La Oliva monasterioa, Olite, Martzilla, Lekunberri, Orbaizeta, Zangoza, Agoitz, Uxue, Gares, Lizarra, Altsasu, Mendigorria, Donamaria, Barañain eta Tutera.

Igor Peral tenore nafarraren ikuskizunak “Un viaje a través de los Pirineos” izena du, eta Berako elizan izango da, 20:00etatik aurrera, doan.

Javier López Jaso & Marcelo Escrich Quarteten emanaldia, berriz, plazan izango da, 21:30ean.

Kepa Junkera

Kepa Junkerak Izabako anfiteatroan emango duen kontzertua 21:30ean hasiko da, eta hori ere dohainik izango da.

Bestalde, Sonic Toys rock taldeak bere lehen diskoa aurkeztuko du ostegunean, hilak 14, Artaxoako parkean emango duen zuzenekoan.