Itxi

Txalapart Land

Musika Hamabostaldia umeengana hurbilduko da asteartean

Erredakzioa

Oreka TX taldeak eta Xabier Lizaso pianistak kontzertu didaktiko, dibertigarri eta irekia eskainiko dute 19:00etan, Victoria Eugenian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Musika Hamabostaldiak umeentzako eguna ospatuko du asteartean: Oreka TXk txalapartaren unibertsoa erakutsiko du, Xabier Lizaso pianistak gidatuta, kontzertu “didaktiko, dibertigarri eta irekian”.

Ikuskizuna 19:00etan taularatuko dute, Gipuzkoako hiriburuko Victoria Eugenia antzokian, prentsaurreko batean azaldu dutenez. Lizasok ikuskizunaren zati batetik besterako aldaketak markatuko ditu, pianoaren bidez.

Bestalde Oreka TXkoek harriz, egurrez eta plastikozko ontziz egindako txalapartak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei.

Txalapart-Land eskaintzaren benetako protagonistak umeak dira, saioan zehar, "musika jo, entzun, zarata egin, tresnekin jolastu eta, batik bat, ondo pasatzen baitute", ikuskizunaren arduradunek adierazi dutenez.

Banbuzko klarinetea, saxoa, alboka eta pianoa ere entzungo dira kontzertu bitxi honetan, Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorena musikariei esker.

Bideoak (1)