Itxi

Kontzertua

Machine Head metal taldeak Atarrabia astinduko du igandean

Erredakzioa

Kaliforniako taldeak estudioko zortzigarren diskoa aurkeztuko du Totem aretoan, azaroaren 16an, 21:15etik aurrera. Madrilen agortu badituzte ere, Nafarroako kontzerturako sarrerak daude oraindik.

Robb Flynn Machine Headeko liderra. Argazkia: Efe.

Machine Head Oaklandeko (Kalifornia) taldeak zortzigarren diskoa aurkeztuko du Atarrabian, Totem aretoan, azaroaren 16an, igandearekin. Ateak zazpietan zabalduko dira, zortzietan Darkest Hour taldeak joko du, eta Robb Flynnen mutila 21:15ean aterako dira agertokira.

Taldea bira luzea egiten ari da udazken-neguetan Europa osoan, zortzigarren diskoa aurkezteko, eta Euskal Herrira ere iritsiko da oraingoan kontzertu sorta.

1994an metalaren munduko inoizko debut albumik onenetakoa (‘Burn my eyes’) argitaratu zuenetik, hiru milioi disko baino gehiago saldu ditu taldeak, eta Download, Sonisphere, Graspop, Metalcamp, Soundwave eta Wacken jaialdietako kartelen lehen lerroetan egon ohi da, esaterako.

Machine Headen musikan, metalaren joera askoren oihartzuna igartzen da: Iron Maiden, Judas Priest eta Black Sabbath kasikoetatik hasi eta Metallica, Slayer edo Panteraraino.

Hala ere, 20 urteko ibilbidean, Robb Flynn buru duen taldeak nortasun handiko soinua sortu du, belaunaldi bereko taldeen aldean urrats bat haratago eraman dituena. Machine Head metal eszenako talderik handienetakoa da egun, dudarik gabe.

Estatubatuar taldearekin batera, Devil You Know Los Angeleseko talde hasiberria zen jotzekoa, “The Beauty of Destruction” diskoa aurkezteko, baina ez dira gurean egongo, Europako bira oso bertan behera utzi baitute.Planak aldatuta, aurreikusi baino denbora gehiago joko du Machine Headek: ordubete eta 45 minutu.

Darkest Hour taldeak berotuko du giroa, aurretik.

Sarrerak 30 euro eta gastuak ordainduta erosi ahl dira oraindik.