Itxi

Kontzertuak, BEC!en

Bime Live jaialdiak Barakaldo astinduko du asteburuan

L.Z. | eitb.eus

Placebo eta The National kartelburu dituen musika jaialdiak gaur irekiko ditu ateak. Bi eguneko bonua 64 eurotan dago salgai.

Urriaren 31n eta azaroaren 1ean; hots, ostiralean eta larunbatean, egingo dute Barakaldon Bime Live musika jaialdiaren bigarren edizioa, eta talde ezagunak igoko dira oholtza gainera aipatutako egunetan.

Ostiraleko kartelburua Placebo taldea izango da. Alabaina, egun berean, besteak beste, Macy Gray, Imelda May, The Divine Comedy eta Basement Jaxx arituko dira, eta euskal musikak ere izango du lekua. Hain zuzen ere, Zea Mays, Tania de Sousa, Joe La Reina eta The Weapons taldeen esku egongo da aurreneko eguna euskal musikaz bustitzea.

Larunbateko egitarauari dagokionez, The National, The Kooks, La Roux, Mando Diao eta Delorean taldeen zuzenekoak daude iragarrita. Euskal musikaren ordezkari, Kometa, Señores, Smile eta El_Txef_A izango dira jaialdiaren bigarren egunean.

Emanaldiak lau agertokitan egongo dira banatuta.

Aparteko zuzenekoak

BIME Livetik kanpo, baina jaialdiarekin lotuta, beste zenbait tokitan kontzertuak egingo dituzte. BEC! erakustazokako Kuxua gunean eta Bilboko Kafe Antzokian izango dira emanaldi hauek, urriaren 29a eta 31 bitartean.

Autobus-zerbitzuak

Apaolaza enpresak joan-etorriko autobus zerbitzua eskainiko du Donostiatik, Gasteizetik, Iruñetik eta Santanderretik. Bidaiak joan-etorrikoak izango dira, eta egun bakarreko sarrerak zein bonu bereziak erosteko aukera ere emango dute.

Zerbitzu horretan interesa dutenek comunicación@autobusesapaolaza.com helbidearen bidez jarri daitezke antolatzaileekin harremanetan.

Jarraipen berezia, Gaztean

Asteazkeneko 'B aldea' saioan Bime Live jaialdia hizpidera eramango dute Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. Gainera, ostiralean, Ibon Fernandezek jaialdiari buruzko xehetasun guztiak kontatuko ditu 'Pop Track' saioan.

Sarrerak

Bi eguneko bonua 64 euroan (+banaketa gastuak) dago salgai. Egun bakarreko sarrerak, berriz, 39 euroan (+banaketa gastuak) eskura daitezke.

Sarrerak, BIMEren webgunean, Kutxabank Sarean (webgunea eta kutxazainak), Kutxaren webgunean, Vital Kutxan, Ticketmaster Sarean, www.ltinews atarian, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefourren, Halcon Bidaiak bulegoetan, www.atrapalo.com-en, www.ticketea.com-en eta www.entradas.com-en eros daitezke.

Agertokien banaketa eta ordutegiak

Urriak 31, ostirala

18:00etan, ateen irekiera

1.agertokia

19:05 Go Go Berlin
20:35 Imelda May
22:30 Macy Gray
00:50 Placebo
03:20 Javi Green & Nemo Gauss

2. agertokia

18:30 John Berkhout
19:45 We Cut Corners
21:30 Thurston Moore
23:40 Basement Jaxx
03:00 FM Belfast
04:30 Mount Kimbie DJ Set

3. agertokia (Euskadi)

19:05 The Weapons

20:35 Tania De Sousa
22:30 Joe La Reina
02:00 Zea Mays

4. agertokia (antzokia)

18:50 SOAK
20:10 The Barr Brothers
21:30 Fuel Fandango
22:50 Anna Calvi
00:10 The Divine Comedy

02:10 Gose

Azaroak 1, larunbata

1. agertokia

19:10 La M.O.D.A.
20:35 The Orwells
22:30 The Kooks
00:40 The National
03:15 Holy Ghost!

2. agertokia

18:30 Babasónicos
19:50 The Coup
21:30 Mando Diao
23:35 Mogwai
02:15 La Roux
04:15 Delorean

3. agertokia (Euskadi)

19:10 Kometa
20:35 Señores
22:35 Smile
03:10 El_Txef_A

4. agertokia

18:55 My Sad Captains
20:05 Dawn Landes
21:15 Chris Garneau
22:25 Angel Stanich Band
23:40 Billy Bragg

02:10 Audience

Albisteak (8)

Bideoak (1)