BIME Live 2014
The National izango da gaur oholtza gaineko protagonista nagusia
L.Z. | eitb.eus
10.000 lagunetik gora izan dira bart Barakaldon, BIME live jaialdiaren aurreneko egunean. Gaurkoan, The Kooks, Mando Diao eta La Roux ere igoko dira taula gainera.
10.246 lagun bildu ziren ostiralean BIME Live jaialdian. Hiru egun iraun duten PRO jardunaldiak bukatuta, kontzertuei eman zieten hasiera atzokoan.
Aurretik, sormen-industriako 1.400 aditu eta mila enpresatik gora izan dira BEC! erakustazokan, aipatutako jardunaldietan.
Kontzertuei dagokienez, John Berkhout izan zen taula gainera igotzen aurrenekoa, 18:30 aldera. Hain zuzen, 2. agertokia zapaltzen lehenak izan ziren oiartzuarrak. Gutxika, 1 eta 3 pabilioietan jarritako agertokiak eta Bizkaia Arenan egokitutako aretoa kolorea hartzen joan ziren, han bildutako publikoari esker.
Besteak beste, The Weapons, Zea Mays, Imelda May, Thurston Moore, Fuel Fandango, Anna Calvi, Basement Jaxx, Macy Gray eta lehenengo egunean kartelburu izandako Placebo aritu ziren atzo.
Larunbateko kontzertuak
Gaur, berriz, The Nationalen txanda izango da, baita The Kooks, Mando Diao, Mogway, La Roux, Billy Bragg, Audience eta Holy Ghost! taldeena ere.
Sarrerak
39 eurotan (+ banaketa gastuak) erskuratu daitezke gaurko sarrerak.
Agertokien banaketa eta ordutegiak
18:00etan, ateen irekiera
1. Agertokia
19:10 La M.O.D.A.
20:35 The Orwells
22:30 The Kooks
00:40 The National
03:15 Holy Ghost!
2. Agertokia
18:30 Babasónicos
19:50 The Coup
21:30 Mando Diao
23:35 Mogwai
02:15 La Roux
04:15 Delorean
3. Agertokia
19:10 Kometa
20:35 Señores
22:35 Smile
03_10 El_Txef_A
4. Agertokia
18:55 My Sad Captains
20:05 Dawn Landes
21:15 Chris Garneau
22:25 Angel Stanich Band
23:40 Billy Bragg
02:10 Audience