Urtarrilaren 10etik 19ra
19 musika-dokumental ikusgai, Donostiako Dock of The Bay jaialdian
Erredakzioa
Horietatik, 11 film izango dira lehian. Gainera, Halaber, kontzertuak, jaiak eta bi erakusketa egingo dituzte jaialdiaren harira, bisitarien eta donostiarren gozagarri.
Dock of The Bay musika-dokumentalen jaialdiak larunbat honetan abiatuko dute, urtarrilak 10, Donostian. Bertan, 19 musika-dokumental izango dira ikusgai. Horietatik, Euskal Herrian zein atzerrian egindako 11 film lehiatuko dira urtarrilaren 17ra bitartean. Filme guztiak ikusgai izango dira Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Halaber, kontzertuak, jaiak eta bi erakusketa egongo dira hirian jaialdiaren kariaz, bisitarien eta donostiarren gozagarri.
Lehiaketako sari nagusirako lasterketan, oso lan ezberdinak ikusi ahalko dira Gipuzkoako hiriburuan, hala nola, Mikel Olfield, Lamb of God metal taldea, Eskorbuto, Doctor Deseo, Twisted Sister edo mariatxien mundu matxistan bidea urratu nahi duen emakume baten bizimodua gerturatzen dizkigutenak. Gainera, lehiaketatik kanpo dauden filmetan, unibertso ezberdin askotara gerturatu ahalko gara: The Doors, Peret, Alice Cooper, Jainko Txiki eta Jostalari Hura proiektua...
Sariak emateko ekitaldia urtarrilaren 17an izango da, eta bertan jakingo da zein den dokumentalik onena, publikoari gehien gustatu zaion lana eta Guayana Films sariaren irabazlea; azken sail horretako lan irabazlea zinema aretoetan zabalduko du golardoari izena ematen dion ekoiztetxeak.
Jaialdiak, hiriko zinemak ez ezik, erakusketa aretoak ere hartuko ditu, eta bi hauek jarriko dituzte ikusgai: 'Esbozos y Acordes. -Ilustrando el panorama musical donostiarra-' (Diego Besné) eta 'Enero Expop Up' (Giorgio Bassmati).