Urriak 24
Fito Barakaldora itzuliko da, bira itxi aurretik
L.Z. | eitb.eus
BECen duela hiru hilabete emandako kontzerturako sarrera guztiak agortu ostean, taldea Barakaldora itzuliko da. Aurretik, ekainaren 13an, Irunen aurkeztuko du Huyendo conmigo de mi.
Fito & Fitipaldisen zuzenekoak Barakaldo hartuko du berriro urriaren 24an. Hantxe itxiko du Huyendo conmigo de mi aurkezpen-bira abeslari bizkaitarrak.
Iazko abenduan egon ziren azken aldiz BEC erakustazokan, eta sarrera guztiak agortu zituzten orduan.
Barakaldon jo aurretik, Irunen (Ficoban) arituko dira ekainaren 13an.
Gainera, Barakaldo eta Irun zapaltzeaz gain, data berriak iragarri dituzte: Kanaria Handia (apirilak 24), Palma Mallorcakoa (maiatzak 2), Alcantarilla (maiatzak 8), Guadalajara (maiatzak 9), Ponferrada (maiatzak 15), Vigo (maiatzak 16), Kordoba (maiatzak 22), Malaga (maiatzak 23), Alcora (ekainak 19), Zamora (ekainak 26), Laredo (uztailak 3), Guijuelo (uztailak 4), Roquetas de Mar (uztailak 11), Albacete (uztailak 17), Elx (uztailak 18), La Granja de San Idelfonso (uztailak 24), Hoyos de Espino (uztailak 25), Salou (abuztuak 1) eta Sevilla (irailak 5).
Sarrerak
Irungo kontzerturako sarrerak salgai daude jada. BEC erakustazokara joan nahi dutenek, berriz, martxoaren 11ra arte itxaron beharko dute sarrera eskuratzeko.