Martxoaren 8tik 15era
Gaur hasi da Gernikako Lekuek jaialdia
L.Z. | eitb.eus
Zea Mays, Ainara LeGardon, Bide Ertzean, Albert Pla, Bullet Proof Lovers, Aterkings, The Riff Truckers, Dj Bull eta beste hainbat musikari ere igoko dira agertoki gainera.
Lekuek jaialdiaren edizio berri bat hartuko du Gernika-Lumok gaurtik aurrera. Hilaren 15era arte egingo dute aipatu jaialdia, eta musikak ez ezik beste mota batzuetako ekitaldiek ere izango dute tokia Bizkaiko udalerrian.
Dena den, Gazteak kontzertuetan jarriko du arreta handiena. Antolatzaileek talde hauen zuzenekoak baieztatu dituzte: Albert Pla, Ainara Legardon, Zea Mays, RaI Fernandez, Paus, Bide Ertzean, Bullet Proof Lovers, Potato, Aterkings, Fiakun, Shurikan, Tooth, The Riff Truckers, Wannafunk, Alterego, Dj Bull, Nebbian, Morau eta Beñardo, Havana 537, Izaro Andres eta Jok & Jons.
Gaur, martxoaren 8an, jaialdia zabaltzeko ardura Bide Ertzean taldeak izango du: Trinkete Antitxokoan izango da, 20:30ean. Ostiralean, Potatok, Zea Maysek eta Ainara LeGardonek joko dute, eta larunbatean, Hesian, Albert Pla eta Riff Truckers ez ezik, Bullet Proof Lovers taldea ere arituko da; talde horren ‘It’ll Be Alright’ kantua The Coolest Song in the World (urteko kanturik apartena) aukeratu dute “Little Steven’s Underground Garage” Steven Van Zandt Bruce Springsteenen E Street Bandeko gitarrista mitiko eta “The Sopranos”eko aktoreak zuzentzen duen irratsaioan.
<a href='http://bulletprooflovers.bandcamp.com/album/bullet-proof-lovers' _mce_href='http://bulletprooflovers.bandcamp.com/album/bullet-proof-lovers'>Bullet Proof Lovers by Bullet Proof Lovers</a>