Maiatzeko larunbatetan
Mike Farris, Burning eta Ruper Ordorika, MAZ Basauriko kartelburuak
L.Z. | eitb.eus
Audiencek, Julian Maesok eta The Excimentsek osatuko dute Social Antzokiko kontzertuen egitaraua.
MAZ Basauri jaialdiak itxi du jada aurtengo egitaraua. Mike Farris, Burning, Ruper Ordorika, Audience, Julian Maeso eta The Excitements dira laugarren edizioan Basauriko Social Antzokiko agertokira igoko diren talde eta bakarlariak.
Gainera, Bizkaiko udalerri horretako beste hainbat txokotan, doako emanaldiak eskainiko dituzte, Tulsa, Señores, Los Brazos eta Highlights taldeen eskutik.
Bukatzeko, Txiki MAZ umeentzako gunea, Munlet taldearen kontzertua eta rockaren historiaren errepasoa egingo duen R'n'R High School ikuskizuna antolatuko dituzte.
Kontzertuak maiatzaren 16an, 23an eta 29an izango dira.
Sarrerak
Oraingoan ere, prezio merkeak sustatu nahi ditu MAZ Basaurik, bai Social Antzokiko kontzertuetan, baita antzokiko edarien salneurrian ere.
Sarrerak astelehenetik aurrera egongo dira eskuragarri, 12:00etatik aurrera.
Aurkezpena
Bestalde, martxoaren 27an aurkezpen-festa egingo dute. 21:00etan irekiko dituzte ateak, eta Los Coronas, Freedonia eta The Weapon aterako dira Social Antzokiko oholtzara.