Itxi

Musika Independentearen Sariak

"Denbora da poligrafo bakarra”, euskarazko urteko diskorik onena

N. V. | EITB.EUS

Berri Txarraken disko hirukoitzak aintzatespen hori lortu du Musika Independentearen Sarietan. Belako talde mungiarra ere saritu dute: artista berri onenaren saria eskuratu du.

Espainiako Batasun Fonografiko Independenteak, musika edizio eta sustapena eta artisten ordezkaritza eta kontratazioa jorratzen duten enpresa ertain eta txikien elkarteak, Musika Independentearen Sariak banatu ditu gaur, astelehenarekin, Madrilen.

Euskarazko 2014ko diskorik onenaren atalean, "Denbora da poligrafo bakarra" Berri Txarraken disko hirukoitzak irabazi du saria. Kalifornia, Madril eta Koloradon grabatu dute lana, hiru ekoizle ezberdinekin, eta 20 kantu ditu guztira, bat taldeak agertoki gainean egindako urte bakoitzeko. Hirukotea zuzenean aritu da sariketa ekitaldian.

Nafarren lehiakideak Gatiburen, Joseba Irazokiren, Kepa Junkeraren eta Ruper Ordorikaren azken lanak ziren atal horretan.

Belako, talde berri onena

Bestalde, Belako talde mungiarrak talde berri onenaren saria eskuratu du zeremonia horretan. Atal berean, Joe la Reina euskal herritarrak ere bazeuden izendatuta.

Belako, Bilbao BBK Liven jotzen. Argazkia: Tom Hagen.

Halaber, El Columpio Asesinok ez du saririk eskuratu, nahiz eta hiru ataletan izendauta zegoen. Hiru atalotan, gaueko irabazle nagusiak, Vetusta Morla, nagusitu dira.

nagusitu dira.

Albisteak (2)