Itxi

Irailaren 5ean

Spermbirds taldeak itxi du Gasteiz Calling jaialdiaren kartela

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 5ean igoko da agertokira boskote alemaniarra, Bad Religion, The Toy Dolls eta beste hainbat talderekin batera.

Spermbirds

Gasteiz Calling jaialdiak azken iragarpena egin du gaur. Bad Religion, The Toy Dolls, Good Ridance, Jello Biafra and The Guantanamo School Of The Medicine, Gatillazo, Estricalla, The Casualities eta Blowfuse ziren orain arte baieztatuta zeuden taldeak, eta Spermbirds taldea ere bertan arituko dela iragarri dute orain antolatzaileek.

Hori horrela, 1982an Kaiserslauternen (Alemania) sortutako taldeak Arabako hiriburua bisitatuko du irailaren 5ean.

Sarrerei dagokienez, dagoeneko eskuragarri daude jaialdiaren webgune ofizialean.

Albisteak (2)