Azken bira
Oskorrik 'agur' esango du aurten, 40 urteko ibilbidearen ostean
eitb.eus
Getxo Folk jaialdian hasiko dute azken bira, eta azaroan emango dute azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak 'agur' esango du aurten, eta taldearen ibilbidea bertan behera utziko du azaroan, 40 urteren ostean, EITBk jakin ahal izan duenez.
Natxo de Felipe abeslaria buru duen taldeak Getxo Folk jaialdian, irailean, hasiko du azken bira, eta azaroan emango du azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.
70eko hamarkadan Bizkaiko hiriburuan sortutako folk musika taldeak ibilbide oparoa egin du 40 urteotan. Ez dok Amairu taldearen arrakastaren erdian egin zuen lehenengo agerraldia Oskorrik, 1971n, estreinako diskoa 1975ean kaleratu bazuen ere.
Ordutik, euskal kantagintzan sona handia lortu duten hamaika abesti kaleratu dituzte, 20 disko baino gehiagotan.