Ostiraletik igandera
Berezia izango da EHZ festibalaren 20. urtemuga
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Ostiraletik igandera arte musika eta jai-giroa izango dira nagusi Lekornen. Besteak beste, Tania de Sousa, Berri Txarrak, Deluxe, Skakeitan, Anestesia eta Boris Brejcha arituko dira han.
Aurten ere musikaren erakusleiho bihurtuko da Euskal Herria Zuzenean festibala. Hogei urte bete ditu jaialdiak, eta modu berezian ospatu nahi dute. Horrela, ostirala eta igandea bitartean hainbat ekintza antolatuko dituzte Lekornen. Izan ere, musikaz gain, haurrentzako txokoak, kaleko ikuskizunek eta hitzaldiek ere leku garrantzitsua beteko dute.
Egitaraua
Ohi bezala, talde garrantzitsuak gonbidatu dituzte 20. ediziora. Lehenengo egunean, adibidez, Tania de Sousa, The Offenders, Deluxe, Last Train eta Skip & Die igoko dira oholtzara.
Bigarrenean, berriz, Martin Mey, Skakeitan, Berri Txarrak, Joseba Lenoir Gang, Anestesia eta Boris Brejcha talde eta artisten musika entzungo da.
Bukatzeko, azken egunerako, besteak beste, Massilia Sound System, Pelax eta Jim Jones and the Righteous Mind taldeen zuzenekoak iragarri dituzte.
Bertara joateko autobusak jarriko dituzte hemendik: Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Maule, Hendaia, Biarritz eta Baiona.
Jaialdirako sarrerak eskuragarri daude oraindik.
Informazio guztia, hemen.