Bihotzekoak jota
Javier Krahe hil da, 71 urte zituela
Agentziak | Erredakzioa
Abeslariak 35 urte baino gehiago eman ditu oholtza gainean, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti eginda.
Javier Krahe abeslaria zendu da goizaldean bihotzekoak jota, Zahara de los Atunes (Cadiz) herrian duen etxean, 71 urte zituela, artistaren ingurukoek Eferi baieztatu diotenez. Abeslariaren gorpua Madrileko M-30ko beilatokira eramango dute datorren asteartean, aipatutako iturrien arabera.
Abeslariak 35 urte baino gehiago eman ditu oholtza gainean, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti eginda.
Efek aspaldi egindako elkarrizketa batean, berak esan zuen konposatzeko metodoak bere horretan jarraitu duela urteetan zehar: "Beti idazten ditut abestiak burura etorritako esaldi batetik abiatuta, entzun dudan edo irakurri dudan zerbait. Esaldia hartu eta bueltan ematen hasten naiz".
Ayer me fui a la cama sin imaginar que hoy nos levantaríamos sin Javier Krahe. Cantante, compositor, socio, afable vecino, amigo... DEP
— Santiago Segura (@SSantiagosegura) julio 12, 2015
Testuak itxura hartzen duenean, musika egiten hasten da eta hobetzen jarraitzen du amaitutzat eman arte, eta normalean ekainean izan ohi da, Cadizko hondartza batean, "arratsaldeko 7 edo 8etan".
Izan ere, horrela sortu dira "La hoguera", "El Tio Marcial", "Nos ocupamos del mar", "Canada, Canada", "Mi mano en pena", "El yeti", "Ole tus tetas", "El burdo rumor" eta "La costa suiza", besteak beste. Pablo Carbonell artista, hildakoaren lagunetako bat, sare sozialetan heriotza hizpide izan duenetako bat izan da.
"No digáis se nos fue el mejor de todos, malogrose el cumplido cantautor, era bueno, tenía suaves modos..." D.E.P Javier Krahe. Gracias.
— Pablo Carbonell (@Carbonellsg) julio 12, 2015
Bidalitako bigarren mezuan, Carbonellek azaldu du Krahe Cadizko kostaldean izan zela atz0,o eta gaur hil dela, 05:00etan, bihotzekoa izanda.