Rototom jaialdia
Matisyahuk kontzertua eskainiko du gaur, polemikak atzean utzita
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Antolakuntzak Palestinari buruzko iritzia plazaratzeko eskatu zion abeslari juduari eta, horrek uko egin ostean, kontzertua bertan behera gelditu zen. Jaialdiak atzera egin du eta bertan izango da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Matisyahu abeslari juduak kontzertua eskainiko du gaur gauean Benicassimgo Rototom Sunsplash jaialdian haren inguruan sortutako eztabaida atzean utzita, antolakuntzak ohar bidez jakinarazi duenez.
Israelen kontrako boikota bultzatzen duten taldeek hauspotuta, Palestinari buruzko iritzia plazaratzeko eskatu zion antolakuntzak abeslari juduari eta, horrek uko egin ostean, kontzertua bertan behera gelditu zen.
Espainiako zein nazioarteko erakundeak erabakiaren kontrako jarrera irmoa agertu ondotik -Valentziako Gobernua, Espainiako Gobernua, AEB eta Israel, besteak beste- antolakuntzak atzera egin eta musikaria berriz gonbidatzea erabaki zuen.
Musikariak atzo baieztatu zuen Rototom jaialdian parte hartuko duela.